Ustekabean tailer txiki batean hasi zen empresa hura gaur egun 6.000M2tik gorako hedadura eta 50 langile baino gehiago izatera iritsi da.
Hitz gutxitan: etengabeko berrikuntza, makinerian eguneratuta egoteko, teknologia berriak txertatzeko, talentua erakartzeko eta zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzeko. Horrela iritsi gara gaur egun garen horretara eta noski, talde osoaren eguneroko ahaleginari esker.
Gaur egungo Gara ikusita eboluzioa nabarmena da. Dena 1986ko udaberrian hasi zen, Alegiako etxebizitza baten beheko solairuan 200 m² eskas zituen lokal txiki bat alokatuz, eta lau lagunek egiten zuten lan bertan.
Laster gelditu zen txiki: 1989rako, jabetzako pabiloi bat erosi behar izan zen, hau ere Alegian bertan, errota zaharraren ondoan. Tailerraren azalera hirukoiztu egin zen, eta langile kopurua 15era iritsi zen. Hori guztia hiru urteren buruan.
Instalazioak handitu egin ziren, bi pabiloi erantsiz. Haietako batean, Larrondo Berri sortu zen eta ekipo hidraulikoen muntaketak egiten hasi ginen. Bestean, gure lehen bi tornu bertikalak jarri ziren, baita 12 metroko fresadora bat ere.
Lantegia Ikaztegietako instalazio modernoetara lekualdatu zen.
Hamar urte geroago, metrologia saila inauguratu zen, ondoko pabiloia hartu ondoren, 1.500 m² gehiago gehituz fabrikaren azalera osoari. Gainera, alderantzizko ingeniaritza egiteko beharrezko teknologia txertatu zen.
Eta, nork pentsatuko zuen…
Lehen tailerra ireki eta 35 urtera, 50 lagun baino gehiago izango ginela, gure familiak
barne, urteurren hau ospatzen. Gure lantegian egin genuen, giro familiarrean. Gara-n,
garenengatik gara.
Jasangarritasunarekiko gure apustua.
Jasangarritasunaren erronkari batu nahi diogu, eta gure planeta zaintzen lagundu. Horretarako, 450 eguzki-plaka instalatu berri ditugu, eta 225 KW sortzen dituzte. Instalazio honekin, energia berdearen aldeko apustua egin dugu, ingurumenarekiko errespetuzkoa. Aldi berean, gure kontsumo elektrikoa nabarmen murrizten lagunduko digu, eta lehiakorragoak izaten.
Ziurtagiria ikusi